XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskualdean ematen den eskola moeta eta eredu ezberdinen beharrei erantzuteko BATZORDE bat osatu da: honek koordinatzen du esperientzia osoa.

Nola? Ikastetxe bakoitzaren behar eta eskabideak bilduz, beharrezkoak diren erreziklai-proiektuak eratuz, partaideen baldintzak finkatuz eta, azkenik, proiektu bakoitzaren eboluzioa jarraituz.

Batzorde hau hilero biltzen da eta bertan parte hartzen dute Administrazioak (Eskualdeko ikuskaria eta Eredu kordinatzailearen bidez), Eskualdeko Ikastetxeek (ordezkari bat Eskola Transferituen izenean eta beste bat Ikastola eta Pribatuen izenean) eta Irakasle Eskolak (Erreziklai sailburua eta Dokumentazio Zentroko arduradunaren bidez).

Beraz, guztira, sei partaide.

Erreziklai motak Hiru eratara burutzen da, gaur egun, irakaslegoaren erreziklai-programa hau, proiektu bakoitza modalitate egokienera moldatzen delarik.

Lehenengo eran, maisu-andereñoak Irakasle Eskolara etortzen dira astean behin, asteazken goizetan, I. Eskolako hirugarren kurtsoko ikasleek ordezkatzen dituztelarik beren geletan.

Bigarren eran, erreziklaiaren ardatza eskolara igarotzen da, bertako ziklo edo departamentu oso bat inplikatzen delarik.

Kasu honetan ere Irakasle Eskolako ikasleek ziurtatzen dituzte ordezkapenak, baina proiektu arduraduna da eskolara joaten dena, erreziklai-saioak eskolan bertan, in situ, burutzen direlarik.

Hirugarren era, azkenik, aurrekoaren antzekoa da: saioak gelara igarotzen dira: maisu-andereño taldeak behatzen du, obserbatzen du, lankide baten lana gelan, ondoren bildutako datuak eta balorazioak guztien artean aztertzen direlarik.

Azken bi modalitateetan proiektuaren koordinatzaileak harreman estuak mantetzen ditu eskola bakoitzako taldearekin, hala egiten duten lana sistematikoki jasotzeko, nola ekarpen teorikoa eskeintzeko materialari eta kasuz kasuko estrategiari dagokionean.

Erakusketa Baina erreportai hau zabaldu duen gaira itzuliz, erreziklaian sorturiko materialaren erakusketara alegia, esan behar Erakusketa sei txokok osatzen zutela, bakoitza panel handiz eta ikusentzutezko material ugariz orniturik.